Martxoan Sarasan Emausko trapuketari Fundazioak duen biltegira bisita egin genuen. Bertan ikusi ahal izan genuen guk birziklatzera eramaten ditugun hainbat objekturekin (arropa, etxetresna elektrikoak, altzariak...) egiten dutena.
Tartean, Txantreatik pasa zen eta hori ospatu nahian eta gure hizkuntza kuttunaren alde gaudela adierazi nahian, gu, Bernart Etxepareko ikasle eta irakasleok kalera atera ginen.
Berandu bada ere argitaratzearena, hemen duzue Santa Ageda egunean hartutako argazki sorta.
San Francisco Javier Ospitala (Psikogeriatrikoa) bisitatu genuen 4. mailakoekin. Elurra egin zuen egun horietan eta bidea izoztuta izan genuen zenbait lekuetan. Zorionez, ez genuen inor ospitalean berean utzi behar!
Han, abestiak eskeini genien han zeuden guztioi, eta txaloak jaso genituen ordainetan. Gure ustez, nahiko pozik gelditu ziren eta bueltatzeko eskatu ziguten.
URTE BERRIAREKIN BATERA, PICASSOREN ARTELAN OSPETSU BATEN INGURUAN, HAINBAT JARDUERA EGIN DUTE HAUR HEZKUNTZAKO 3. MAILAKOEK, HAIEN ARTEAN BIDEO HONETAN AGERTZEN DIRENAK.
Lehengo egunean, Alicia Griffiths Turrillas (Turrillas Maisuaren biloba) eta Edurne Arzoz harpistak gurekin egon ziren. Musika eskola berezi-berezia antolatu genuen. Harpa zer den azaldu, harpa ezberdinak erakutsi, jo, galderak erantzun... Zein doinu zoragarria, harparena! Aliciak elkarrizketa batean erran moduan, "batzuetan imajinatzen dut harpa, duen formagatik, arku bat dela, baina geziak bota beharrean, doinua ematen digu". (Aliciarekin aurreko ikasturtean Link Up izeneko programan jotzeko aukera izan genuen. Izan ere, Alicia OSN-ko harpista da. Ea aurten ere errepikatzen dugun!). Gero harpisten txanda iritsi eta bi pieza eskaini zizkiguten. Bukatzeko, ikasleek txirula hartu eta beraiekin batera jo zuten. Ea gustatzen zaizuen. (E, aizue, bideoak argazki kamara batez eginak dira. Beraz, irudi zein doinuaren kalitatea... Baina ikusten dena, "egia" da). Eta gainera, Aliciak ingelesaz egiten duenez gero, 6. mailakoek aukera izan zuten berarekin ingelesaz egiteko, saioa ingelesez egin zen.
La semana pasada nos visitaron las arpistas Alicia Griffiths Turrillas (nieta del Maestro Turrillas) y Edurne Azoz. Hicimos una sesión de música muy, muy especial. Nos enseñaron cómo era el arpa, distintos tipos, tocaron, respondieron nuestras preguntas... ¡Qué mágico sonido, el del arpa! Al final nos ofrecieron distintas obras y, por último, como se ve en el tercer vídeo, nosotros también tocamos con ellas. A ver si os gusta. (Ojo, el vídeo está hecho con una cámara de fotos, con lo cual la calidad de imagen y sonido es la que es. Pero lo que se ve es "verdad".) Además, como Alicia habla también inglés, los de 6º tuvieron ocasión de hacer la sesión íntegramente en esa lengua.