Pages

Agate Deuna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Agate Deuna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/02/07

AGATA DEUNA 2016

2016ko otsailaren 4ean, urtero bezala, Agata Deuna egunaren bezpera ospatu genuen eskolan.
Hori dela eta, 5. eta 6. mailako ikasleak, Txantrea plazan abestu genuen.



2015/03/11

AGATA DEUNA

Berandu bada ere argitaratzearena, hemen duzue Santa Ageda egunean hartutako argazki sorta.
San Francisco Javier Ospitala (Psikogeriatrikoa) bisitatu genuen 4. mailakoekin. Elurra egin zuen egun horietan eta bidea izoztuta izan genuen zenbait lekuetan. Zorionez, ez genuen inor ospitalean berean utzi behar!
Han, abestiak eskeini genien han zeuden guztioi, eta txaloak jaso genituen ordainetan. Gure ustez, nahiko pozik gelditu ziren eta bueltatzeko eskatu ziguten.



AGATA DEUNA EGUNA

Hotz handia pasa arren "El Molino" ikastetxeko ikasle eta irakasleen berotasuna jaso genuen!

2014/02/05

1.ZIKLOKOAK SANTA AGEDA OSPATZEN

Santa Ageda bezperan kantari ibili ginen, nola ez. Aurreko egunetan ere ohitura jarraitzeko, ikastetxean aritu ginen kanta entsaiatzen. Gero gelaz-gela ibili ziren batzuk eta beste batzuek bisita jaso zuten. Bukatzeko, Izartegi haur eskolara joan eta haur txikiei bisita egin genien. Azkenik, kalera joan eta Txantrea plazan bukatu genuen koplak kantatzen.

SANTA AGEDA 2014

Santa Ageda bezpera ospatzeko Txantreako txokoak kantuz alaitu genituen.

Agate Deuna 2014

Goizean handiak auzoko hainbat lagunei abestu ondoren, arratsaldean ikastetxeko txikienen txanda izan zen, Txantrea plazan primeran abestuz.